2026-autores - aldecoafestibala
CAB Egileen biobibliografiak (Copiar)
2026ko protagonistak
Gonbidatuak 2026
Hauek dira Aldecoa Festibalaren 3. edizioko ekintzen protagonistak.
FERNANDA TRIAS · JOSEBE MARTINEZ · UR APALATEGI · ITXARO BORDA · XAN IDIART · IRATI MAJUELO · GORKA AGINAGALDE · FERNANDO GARRIGA · RUBEN SÁNCHEZ BAKAIKOA · PATXI ITURREGI · TXANI RODRÍGUEZ · UXUE ALBERDI · EÑAUT ELORRIETA · MANUEL RIVAS · JUAN GARZIA · ITZIAR OTEGI · YURRE UGARTE · JOSÉ OVEJERO · CLARA OBLIGADO · VALERIA CORREA FIZ · IRENE REYES-NOGUEROL
FERNANDA TRIAS
JOSEBE MARTINEZ
UR APALATEGI
ITXARO BORDA
XAN IDIART
IRATI MAJUELO
GORKA AGINAGALDE
FERNANDO GARRIGA
RUBEN SÁNCHEZ BAKAIKOA
PATXI ITURREGI
TXANI RODRÍGUEZ
UXUE ALBERDI
EÑAUT ELORRIETA
MANUEL RIVAS
JUAN GARZIA
ITZIAR OTEGI
YURRE UGARTE
JOSÉ OVEJERO
CLARA OBLIGADO
VALERIA CORREA FIZ
IRENE REYES-NOGUEROL
© Fernanda Montoro
Fernanda Trías
(Uruguai, 1976)
Eleberri hauek idatzi ditu: Cuaderno para un solo ojo, La azotea, La ciudad invencible, Mugre rosa eta El monte de las furias; bai eta No soñarás flores ipuin liburua ere. Mugre rosak Literatura Sari Nazionala (Uruguai, 2020), Bartolomé Hidalgo Saria (Uruguai, 2021) eta Sor Juana Inés de la Cruz Saria (Mexiko, 2021) jaso zituen. 2024an, National Book Awards sarietarako izendatu zuten Mugre Rosa Estatu Batuetan. Nola Azoteak hala Mugre Rosak British PEN Translates Award saria lortu zuten (2020 eta 2022). 2025ean, Sor Juana Inés de la Cruz saria jaso zuen berriro, El monte de las furias eleberriagatik. Andeetako Unibertsitateko idazle egoiliar izan zen, eta beka hauek jaso zituen: Unesco Aschberg (Frantzia), Casa de Velázquez & Festival Eñe (Espainia), Yaddo (AEB), Willapa Bay aiR (AEB) eta Civitella Ranieri (Italia). Hogei hizkuntzatara itzuli dira bere eleberriak.
Josebe Martínez
Literatura Hispanoamerikarreko irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean. Literatura Hispanikoan doktorea da Kaliforniako Unibertsitatean (San Diego), irakasle titularra izan da Kaliforniako Estatuko Unibertsitatean eta Nevadako Unibertsitatean. Espainiako estatuko eta Latinoamerikako literaturaren, generoaren eta joan-etorri exilikoen/migrazioen arteko egungo erlazioan oinarritzen dira bere argitalpenak. María de Guzmán 2001 Ikerketa Sari Nazionala saria irabazi zuen Las intelectuales, de la II República al exilio lanarekin. Gai horri buruzko beste lan batzuk ere baditu: Escritoras, guerra civil y memoria, 2007/ Exceso y pasión de M. Nelken, C. Campoamor y V. Kent, 2008. Eta honako hauen edizio kritikoak: Margarita Nelken (Renacimiento 2019), Mada Carreño (Renacimiento 2020), María José de Chopitea (Renacimiento 2023) eta Margarita Nelken II (Torre de Vigía 2024). Nabarmentzekoa da liburuki hauen ediziokidetza: Condición de extranjería y estéticas migrantes. Escritoras latinoamericanas en el norte global, I y II (Iberoamericana 2024, 2026). Escrituras extranjeras: desplazamientos, (auto)tra(ns)ducciones y acentos en las literaturas hispanofonas IP proiektua da Meri Torras Francésekin batera, eta Condición de extranjería. Escritoras hispanoamericanas del s. XXI, entre América y Europa lanen zuzendaritza kidetzaz gain Estudios Transatlánticos Postcoloniales lerro editoriala ere zuzendu du Ileana Rodríguezekin batera. Mexikanista den aldetik, artikulu ugari argitaratu ditu Mexikoko eta Estatu Batuetako mugari buruz.
© Maddi_Trutxuelo
Ur Apalategi
(París, 1972)
Euskal Filologian doktorea da, eta Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna. Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatean Euskal Literaturako irakasle katedraduna da. Irakasteaz gain, kolaborazioak idatzi ditu hainbat egunkaritan, hala nola Garan, Euskaldunon Egunkarian, Berrian edo Maiatz aldizkarian. Idazle gisa bi bider irabazi du Beterriko Liburua saria (Gauak eta hiriak, 1997, eta Fikzioaren izterrak, 2010). 2011n Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Fikzioaren izterrak ipuin liburuarekin.
Editore gisa Utriusque Vasconiae argitaletxeko "Kritika literarioa" sailaren sortzaile eta kudeatzaile izan da (2002-2018). Euskaltzain urgazlea da.
© Severine Dabadie
Itxaro Borda
(Baiona, 1959)
Historian lizentziatua, postaria izan da lanbidez. Maiatz aldizkariaren sorreran parte hartu zuen, eta 2002an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen % 100 Basque nobelari esker. 2022an, Uhartearen mugetan Maiatz argitaletxean eta 2024an Susa-n Itzalen tektonika poema bildumak plazaratu zituen. Hainbat euskal kantarirentzat letrak idatzi ditu, eta idazkuntzaren inguruko proiektu kolektibo askotan parte hartu du. Gure kare-bihotzak (Kilika, 2025) da bere azken liburua.
Xan Idiart
(Donazaharre, 1994)
Baionako fakultateko euskal ikasketak segitu ondoren kazetaritzan lan egin du. Hainbat hedabiderekin kolaborazioak egin ditu eta Seaskan ere ibili da euskara irakasle gisa. Bi ipuin bilduma argitaratu ditu: Teresaren mendekua (Elkar, 2021) eta Nostalgia ez da salgai (Maiatz, 2023).
Irati Majuelo
Itzulpengintza eta interpretazioan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. ‘Literaturaren teoria eta literatura konparatua’ masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Doktorea da Literatura Konparatua eta Literatur ikasketetan, Euskal Herriko Unibertsitatean ‘Euskal eleberrigintza urbanoaren irakurketa feminista bat’ tesia defendatuta. Horrez gain, literatura kritikak egiten ditu Berria egunkarian.
© Jon Usual
Gorka Aginagalde
(1966)
Gorka Aguinagalde aktore kamaleonikoa da, eta antzerkia, zinema eta telebista uztartzen jakin du. Komiko gisa, bere bakarrizketak idatzi eta interpretatzen ditu. 2020an estreinatu zen zuzendari gisa, El Fiestón filmarekin, kameren atzean egindako lehen film laburra. Gainera, LosDelGás taldeko kidea da.
Fernando Garriga
(Argentina, 1964)
Letrak ikasi zituen UBAn (aldi batez). Saxofoia ikasi zuen López Buchardo Kontserbatorio Nazionalean. Lorezaintza ikasi zuen UBAn (bai eta ikasketak amaitu ere).
Honako lan hauek argitaratu ditu: Escuela para ciegos, Malas Palabras Buks (2013), Cumpleaños en la isla (Cienvolando ediciones, 2016), Continuidad de la obra, (Editorial municipal de Córdoba, 2016), Las invasiones ranqueles según mamá (Modesto Rimba, 2019), Casi una novela japonesa (Ediciones Salta el Pez, 2023).
Honako sari hauek jaso ditu: Continuidad de la obra (Luis de Tejeda Sarien 3. saria, Kordoba), Continuidad de la obra (Buenos Aires Hiriaren udal sarien 1. saria), Un bucle de tiempo (Ignacio Aldecoa Ipuin Literarioaren 54. Nazioarteko Saria). Idazketa lantegi partikularrak emateaz gain, paisajista gisa ere lan egiten du.
© Xabier-Ruiz-FOKU
Ruben Sánchez Bakaikoa
(Gasteiz, 1975)
Euskal Filologia ikasketak egin zituen. Bertsolaria eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea (Alea, Argia…). 2006an Araba bertso histori ezberdin bat saiakera liburua plazaratu zuen. 2019an Hondarrak eleberria argitaratu zuen eta 2025ean euskarazko literatura sorkuntzako “Ignacio Aldekoa Beka” eskuratu zuen.
Uriortu CC BY 4.0
Patxi Iturregi
(Laudio, 1952)
Narrazio laburra da gehien landu duen generoa. Haren lehenengo kontakizuna Tropikoan galtzeko gida (Erein,1986) izan zen. 1998an Donostia Hiria saria irabazi zuen Hobe ez gogoratzea istorioarekin; eta 1991n Tene Lehiaketa lortu zuen Hondarreko distira ahantzi hura izenekoarekin. Hainbat ipuin bilduma idatzi ditu: Haize kontra, Behi eroak, Dioramak edo Ur biren artean.
Donostia Kultura CC BY-SA 2.0
Txani Rodríguez
(Laudio, 1977)
Arabako idazle eta kazetaria, komunikabide eta gehigarri kultural ugarirekin aritzen da lanean. Ipuinak, eleberriak eta komikiak argitaratu ditu. Sormenezko idazketa-eskolak ematen ditu Deustuko Unibertsitatean, eta narratiba eta idazketa-eskolak Bilboko ALEA Literatur Elkartean. Radio Euskadiko Pompas de papel saioaren parte da. Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) eleberriarekin, 2021ean, Euskadi Literatura Saria irabazi zuen gaztelaniazko literaturaren kategorian.
Uxue Alberdi
(Elgoibar, 1984)
Idazlea eta bertsolaria. Kontakizun, eleberri, entsegu, literatura kronika eta haur literaturaren egilea da. Bi aldiz jaso du Euskadi Literatura Saria: Besarkadarengatik haur eta gazte literaturaren kategorian, eta Kontrako eztarritikengatik entseguaren kategorian. Jenisjoplin bere eleberriak 111 Akademia saria jaso zuen. Hetero bere ipuin liburua Berria egunkariko irakurleek ondoen baloratutako liburua izan zen 2024an.
Enaut Elorrieta
Eñaut Elorrieta, abeslari eta kantagile gernikarra. Ken zazpi taldeko kantaria eta gidaria izan zen hamarkadetan. 2013an ekin zion bakarkako ibilibideari Deserriko kantak disko monografikoarekin. 2016an, Euskadiko Orkestrako Kaabestri soka bostkoteak lagunduta, Harian proposamena aurkeztu zuen Euskal Herriko antzoki nagusietan . 2019an eman zuen Irteera Argiak disko sonatua, eta 2022an Fantasia, oraingoiz argitaratu duen azken lana. Une honetan bakarkako emanaldi bereziak eskeitzen ari da: “Ahots kordak”, Alos Quartet laukotearekin batera; eta Ateosteko bira, bakarka Euskal Herriko eliza, baseliza eta ermitetan.
© Anna Serrano
Manuel Rivas
(A Coruña 1957)
Oso gaztetatik prentsan lan egin zuen. Bere erreportaje eta artikuluak El periodismo es un cuento (1997 eta 2015) bezalako liburuetan bilduta daude. Bere literatura lana jatorriz galegoz idatzita dago.
Bere lan narratiboan, zeinetan eleberriak eta kontakizun liburuak sartzen baitira, honako izenburu hauek nabarmentzen dira: Un millón de vacas (Kritikaren Saria, 1990), En salvaxe compaña (Galiziako Kritikaren Saria, 1994), Que me queres, amor? (Narratibako Sari Nazionala, 1996), O lapis do carpinteiro (Kiritikaren Saria, 1998), Los libros arden mal (Espainiako Kritikaren Saria, 2006, Galiziako Kritikaren Saria, Madrilgo liburuzainen urteko liburua), Todo é silencio (Dashiell Hammett Sariko finalista, 2010) edo El último día de Terranova (Kritikaren Saria, 2015). Bere sorkuntza poetikoko lanen artean, nabarmentzekoa da O que fica fóra (Galiziako Kritikaren Saria, 2023). Saiakerak ere argitaratu ditu.
2022an, Merituaren aldeko Urrezko Domina Arte Ederretan jaso zuen. 2024an, Espainiako Letren Sari Nazionala irabazi zuen.
Juan Garzia
(Legazpi, 1955)
Euskarazko itzultzaile eta idazlea. Filologia ikasi ondoren, irakasle aritu da urte askoan. 1987an kaleratu zuen bere lehen ipuin-bilduma (Akaso, Erein, 1987). eta geroztik beste bi narrazio-liburu: Itzalen itzal (Alberdania, 1993) eta Fadoa Coimbran (Alberdania, 1995). 1987an Ignacio Aldecoa ipuin saria irabazi zuen Pernixio lanagatik.
Itzulpengintzako Euskadi Saria eman diote bi aldiz: 1999an, Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuagatik, eta 2015ean, William Shakespeareren Sonetoak disko-liburuagatik. Itzulpengintzan egindako lanekin batera gramatikari eta estiloari buruzko entsegu batzuk argitaratu ditu.
Itziar Otegi
(Oiartzun, 1972)
Itziar Otegi itzultzailea eta interpretea da. Hainbat idazleren ipuinak euskaratu ditu, hala nola Flannery O’Connorren Ez da erraza gizon on bat aurkitzea edo Etgar Kereten Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidariaren istorioa eta beste batzuk. Idazle gisa, argitaratuak ditu Ezer ez dago utzi nuen lekuan narrazio-bilduma (Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Saria 2024) eta Lorerik gorriena albuma (Etxepare saria 2020).
Yurre Ugarte
(Tolosa, 1965)
Idatzi ditu: narrazio liburuak, Gasolindegian (Alberdania, 2010), Lilurabera (Alberdania, 2020); antzezlanak, Himalaya blues (2006) eta Ezin ihesi (2007); haur eta gazte literatura, Itsasoa maleta batean (Denonartean, 2013) edo Naia eta Nabil detektibeak (Denonartean, 2014). Halaber, gidoiak idazten ditu pelikula, telesail eta komikietarako. Ikus-entzunezkoen arloan, urte luzez fikziozko telesailen sortzaile, gidoilari eta editore izan zen ETB, Tele5, TV3 edota Telemadrid-en produkzioetan. Literatur sorkuntza ikastaroak eta tailerrak gidatzen ditu.
© Manuel Yllera
Clara Obligado
(Buenos Aires, 1950)
Diktadura militarraren politikari erbesteratua izaki, Espainian bizi da 1976tik.
1996an, Femenino Lumen Saria jaso zuen La hija de Marx eleberriagatik, eta 2015ean, Juan March Cencillo Eleberri Laburraren Saria Petrarca para viajeros. Páginas de Espuma argitaletxearekin Por favor, sea breve 1 y 2 antologiak argitaratu ditu, zeinak nabarmenak izan baitziren mikro kontakizunak ezartzeko Espainian, bai eta ipuin liburuki hauek ere: Las otras vidas, El libro de los viajes equivocados (IX. Setenil Saria jaso zuen 2012ko ipuin liburu onegatik), La muerte juega a los dados eta La biblioteca de agua. Entsegu liburu ugari ditu, besteak beste, Una casa lejos de casa, La escritura extranjera eta, berriena, Todo lo que crece. Naturaleza y escritura. Kazetaritza hedabideetako kolaboratzailea da, eta bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli da.
© Alvaro Minguito
José Ovejero
(Madrid, 1958)
Eleberria, ipuinak, saiakera, antzerkia eta poesia argitaratu ditu. Besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: Narratibako Ramón Gómez de la Serna Saria, Saiakerako Anagrama Saria, Bento Spinoza eta Estado Crítico (azken hirurak La ética de la crueldad lanagatik), Eleberriko Alfaguara Saria, poesiako Juan Gil-Albert Saria, etab. Bere kontakizun liburuek honako sari hauek jaso dituzte: Setenil (Mundo extraño) eta Dulce Chacón (Mientras estamos muertos). Kolaborazioak egiten ditu bere artikuluekin Espainiako eta Latinoamerikako aldizkari eta egunkarietan, eta La Marea aldizkariko kultura atalaren zuzendaritza kidetzaz arduratzen da. 2015ean, antzerki monologoak antzezteko proiektu bat hasi zuen, bere ipuinetatik abiatuta, eta berak lan egiten zuen. 2017an, Vida y ficción film dokumentala egin zuen Edurne Portelarekin batera. Bere lanak hizkuntza askotara itzuli dira.
© Isabel Wagemann
Valería Correa Fiz
(Argentina, 1971)
Honako kontakizun liburu hauen egilea da: La condición animal, Gabriel García Márquez Ipuinaren IV. Sari Hispanoamerikarreko finalista eta Setenil 2017 Sarikoa, eta Hubo un jardín, biak Páginas de Espuma argitaletxeak argitaratuak; El álbum oscuro, El invierno a deshoras, Museo de pérdidas, Así el deseo, Perder el sur eta Cielo adentro poema liburuen egilea ere bada. Manuel del Cabral Nazioarteko I. Poesia Saria, Claudio Rodríguez Nazioarteko XI. Poesia Saria eta “Clara Campoamor” Poesiako III. Saria jaso ditu, eta alemanera eta ingelesera itzuli du. Idazketa lantegiak eta irakurketa klubak koordinatu ditu. Idazleen Eskolako irakaslea da, bai eta Clara Obligadoko lantegietakoa eta Milango Cervantes institutukoa ere.
© Isabel Wagemann
Irene Reyes-Noguerol
(Sevilla,1997)
57 literatura sari irabazi ditu, eta Granta aldizkariak gaztelaniaz dauden hogeita bost narratzaile gazte onenetako bat bezala hautatu du. Hamasei antologiaren egilekidea eta kontakizun liburu hauen egilea da: Caleidoscopios (Ediciones en Huida, 2016) eta De Homero y otros dioses (Maclein eta Parker, 2018).
Alcaravearekin (Páginas de Espuma, 2024) Kritikaren Andaluziako Saria, Cálamo Otra Mirada Saria, Errebelazio Egilearen Todostuslibros Saria eta Kontakizun Liburu Onenaren Brutal Saria lortu zituen 2025ean. Eta finalista izan zen Setenil Sarian.
Gaur egun, Gaztelania eta Literaturako irakasle da Bigarren Hezkuntzako institutu publikoetan.
Aurreko protagonistak
Aurreko edizioetako protagonistak