CAB Egileen biobibliografiak

Protagonistak

Gonbidatuak 2025

 

Jabo H. Pizarroso

Jabo H. Pizarroso

 

Kultur begiralea, idazlea eta kazetaria. Estado Crítico kritika literarioko aldizkari digitaleko kolaboratzailea, eta Gasteiz irratiko kolaboratzailea “Universo Hache” sailean. Horrez gain, honako liburu hauek idatzi ditu: Suplicando Ternura a los Gatos (Mono Azul editora, 2006), Errekaleor (Libros.com, 2019), Hijos de Atocha (Ignacio Aldecoa saria, 2020) eta El silencio del Virus (DNA, 2020).


 

Iker Sancho

Iker Sancho

 

Iker Sancho Insaustiren itzulpengintza-jardunak errusiar literatura euskaratzea izan du beti xede. Lau errusiar idazleren liburuak argitaratu ditu: 2008an Sergei Dovlatoven Konpromisoa. 2009an Andrei Platonoven Lubakia. 2017an Svetlana Alekseievitx nobel saridunaren Gerrak ez du emakume aurpegirik. Azkenik, 2022an Anton Txekhoven ipuin bilduma bat, 31 ipuin izenburupean.


 

Harkaitz Cano

Harkaitz Cano

 

Harkaitz Cano idazketaren ia arlo guztietan aritu da: nobela (Twist, Fakirraren ahotsa), ipuina (Neguko zirkua, Beti oporretan), haur literatura (Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez), antzerkia (Sisiforen paperak, Hondamendia) zein poesia (Pozaren erdia, Ulu egiteko bolondres bila). Itzultzaile gisa, Sylvia Plath, Anne Sexton eta Raymond Carverren poemak ekarri ditu euskarara, besteak beste.    


 

Isabel Etxeberria

Isabel Etxeberria

 

Isabel Etxeberria Ramírez itzultzailea eta UPV/EHUko Itzulpengintza eta Interpretazioko graduko irakaslea da. Susa argitaletxeko Munduko Poesia Kaierak bildumaren zuzentzailea da Maialen Berasategirekin batera. Ikertzaile gisa testu itzulien ezaugarriak aztertzen dihardu. 2019an Euskadi saria jaso zuen, Itzulpengintza arloan, Alice Munroren Lagunak, etsaiak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak itzulpenarengatik.


 

Beñat Sarasola

Beñat Sarasola

 

Poesia idazten hasi zuen bere literatura ibilbidea, Kaxa huts bat eta Alea liburuekin. Nobelagintzaren arloan, 2019an Deklaratzekorik ez nobela argitaratu zuen, eta 2024an Coca-Cola bat zurekin. Itzultzaile gisa, beste lanen artean, Philip Roth-en Nemesis nobela eta Frank O´Hararen poesia euskaratu ditu. Munduko Poesia Kaierak bildumako editorea izan da zazpi urtez.


 

Eider Rodríguez

Eider Rodríguez

 

Eider Rodriguez idazlea Literaturan doktorea da,  editore eta gidoigile gisa lan egin du, eta gaur egun irakaslea da EHUn.  

Lau ipuin-liburu kaleratu ditu: Eta handik gutxira gaur, Haragia, Katu jendea eta Bihotz handiegia. Bere azken argitalpena Eraikuntzarako materiala eleberria da. 

Horrez gain, literatur kritika (Idazleen gorputzak, Itsasoa da bide bakarra), komikigintza (Santa Familia) eta itzulpena ere jorratu ditu. 


 

Verde Prato

 

Ana Arsuaga artista eta musikaria da. Musika taldeetan aritu zen, eta gaur egun, bakarkako Verde Prato proiektuarekin dabil, eta nazioarteko jaialdietan jo izan du; besteak beste, Italian, Portugalen, Arabiar Emirerrietan edo Finlandian, baita estatu mailako jaialdi garrantzitsuenetan ere: Sónar, Primavera Sound edo BBK Live, esaterako.  Haren abestiak zineman eta telesailetan ere erabili izan dituzte.


 

Ainhoa Urien

 

Filosofia eta Antropologia ikasketak egin ditu. Liburu bat du argitaratua orain baino lehen: Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan (Pamiela, 2020). Hainbat ipuin argitaratu ditu han-hemen, baita zenbait hedabidetan kolaboratu ere. Horrez gain, kulturgintzako hainbat lanetan dabil. Jaialdi honetan aurkeztuko den Ehun zaldi trostan (Elkar, 2025) da bere bigarren liburua, Ignacio Aldecoa literatur-sorkuntzarako beka jaso duena.


 

Leire Vargas

Leire Vargas

 

Joan den udazkenean eman zuen Bihotz-museo bat poema liburua (Elkar, 2024). Aurretik, Dena ametsa den irudipena (Elkar, 2021) zuen argitaratua, euskarazko poesiari zegokion Irun Hiria saria jaso ostean.

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi du EHUn, Gasteizen, eta, batez ere, horri eta literaturari lotutako lanak hartzen ditu. Gainera, Berrian zutabegile ari da, eta Argian kultur kazetari. Leirek "Ignacio Aldecoa Beka" euskarazko literatura- sorkuntzarako bekaren esleipenean parte hartu du.


 

Cristina Fernández Cubas

Cristina Fernández Cubas

 

Cristina Fernández Cubas 1980an egin zen ezagun bere lehen ipuin liburuarekin: Mi hermana Elba. Genero hori lantzen jarraitu zuen Los altillos de Brumal, El ángulo del horror, Con Agatha en Estambul, Parientes pobres del diablo eta La habitación de Nona bere azkeneko liburuarekin (2015). Horrez gain, hiru eleberri idatzi ditu —El año de Gracia, El columpio eta La puerta entreabierta—, antzezlan bat —Hermanas de sangre— eta memoria kontatuen liburu bat —Cosas que ya no existen—. Hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu: Setenil, Ciudad de Barcelona, Salambó, Dulce Chacón, Kritikaren Saria eta Narratibako Sari Nazionala. 2023ko azaroan, Espainiako Letren Sari Nazionala eman zioten, “haren narratibaren magia dela eta Espainiako ipuingile onenetakotzat hartu baitaiteke”.


 

Elvira Navarro

Elvira Navarro

 

Elvira Navarrok eleberriak eta ipuinak argitaratu ditu. Haren libururik aipagarrienetako batzuk La ciudad en invierno, La trabajadora eta Las voces de Adriana dira. Nobelako Jaén Saria, Kritikaren Andaluzia Saria eta Cálamo Extraordinario saria irabazi ditu. Granta aldizkariak 35 urtetik beherako espainierazko 22 narratzaile onenen artean hautatu zuen. La isla de los conejos ipuin liburua atzerriko literaturako National Book Award sarietarako izendatua izan zen.


 

Pilar Aizpurua

Pilar Aizpurua

 

Euskal Filologian lizentziatua. Euskara eta Literatura irakaslea izan da.

 Ignacio Aldecoa Kultura Etxean Ipuin eta narrazio laburraren irakurketa Kluba dinamizatzen du.


 

Luis Mateo Díez

Luis Mateo Díez

 

Narratiba Sari Nazionala bi aldiz eta Kritikaren Saria beste bitan eskuratu duen gaztelaniazko egile bakarra da, La fuente de la edad (1986) eta La ruina del cielo (1999) eleberriei esker. 2023an Miguel de Cervantes saria jaso zuen. Espainiako Errege Akademiako kidea da 2001. urtetik.

José María Merino eta Juan Pedro Aparicio leondar herrikideekin batera Filandón delako ohitura berreskuratu du.

 


 

José María Merino

José María Merino

 

Jose Maria Merinok poesia, ipuina, eleberria eta saiakera landu ditu. Besteak beste, Kritikaren Saria, Narratiba Sari Nazionala, eta Espainako Letren Sari Nazionala jaso ditu. Ipar Amerikako eta Panamako akademietako kide da, eta Espainiako Errege Akademiako kide. Filandón delako ohitura berreskuratu du.


 

Juan Pedro Aparicio

Juan Pedro Aparicio

 

Juan Pedro Apariciok, bere ibilbidean zehar, landu dituen hiru generoetan sari esanguratsuak lortu ditu: Nadal nobela saria 1988an, Retratos de ambigú lanagatik; ipuin alorreko Setenil 2005ean, La vida en blanco lanagatik, eta, azkenik, Jovellanos Nazioarteko Saiakera Saria 2016an, Nuestro desamor a España lanagatik. 2012an Letren Gaztela eta Leon saria jaso zuen bere obra osoagatik. Londresko Cervantes Institutuko zuzendaria ere izan da.

Filandón delako ohitura berreskuratu du.

 

 

Joxemari Iturralde

Joxemari Iturralde

 

Filosofia eta Letretan lizentziatua (Lenguas Románicas sailean). Euskal Literaturako Katedraduna. 1977an Bilbon, "POTT" banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Ia ehun liburu kaleratu ditu urte hauetan; hauek dira duela gutxi argitaratuak: Udaberria sutan (poesia) (Pamiela); Jamaikako neska (eleberria) (Pamiela). Tailerrak ematen ditu azkenaldi honetan, idazketa literarioa lantzeko. Euskaltzain Urgazlea da.

 

 

Juan Montiel

Juan Montiel

 

Juan José Montielek “Premio Internacional de Cuento Ignacio Aldecoa” lehiaketaren azken irabazlea da. Orain arte, hogeita hamar sari eta goraipamen baino gehiago lortu ditu; horien artean: Julio Visconti Fundazioaren Kontakizun Lehiaketa (2017), Juan Martín Sauras Kontakizun Laburren Lehiaketa (2018), Bargasko Literatur Sariketa (2020), Terueleko Poesia Maitatzaileen Lehiaketa (2021) Ricardo León Literatur Lehiaketa (2021) edo Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa (2021). Montielen kontakizunak hogeiren bat antologiatan sartu dituzte.

 

Jesús Camarero

Jesús Camarero

 

Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna da. Bertan, teoria eta literatur kritikaren, literatura konparatuaren eta literatura frantsesaren irakasle eta ikertzaile izan da.

Narrazio-lanen egilea ere bada: El monte del dragón (2004) eta Expansión de los círculos (2008); saiakerena: Teoría del exceso (2025); eta poesiarena: Sábanas de niebla (2000), Crítica de la razón impura (2003), Cosmópolis (2006) eta Anástasis (2010). Georges Perec eta Michel Butorren lanak itzuli ditu.

 

 

María Fernanda Ampuero

María Fernanda Ampuero

 

María Fernanda Ampuero Madrilgo artista latinoamerikar nabarmenetakotzat aukeratu zuten, hiri horretan bizi baita 2005etik. Haren lehen ipuin liburua, Pelea de Gallos (2018), hainbat hizkuntzatara itzuli da. The New York Times egunkariak urteko hamar liburu onenen artean aukeratu zuen. Sacrificios Humanos (2021) lanak bigarren postua lortu zuen Tigre Juan sarian, eta The New York Timesek beldurrezko hamar liburu onenetakoen artean aukeratu zuen. Argitaratu duen azken liburua Visceral da (2024). 2024an Civitella Rainieri egonaldi ospetsua eman zioten.

 

 

Jon Bilbao

Jon Bilbao

 

Jon Bilbao meatze-ingeniaria eta Ingeles Filologian lizentziaduna. Ipuin liburu hauek idatzi ditu: Como una historia de terror (2008; Ojo Crítico de Narrativa saria), Bajo el influjo del cometa (2010; Tigre Juan saria eta Euskadi literatura saria), Física familiar (2014) eta Estrómboli (2016). Eleberrigile gisa egindako lanen artean, Basilisco (2020), Araña (2023) eta Matamonstruos (2024) obrek osatutako zikloa nabarmentzen da.

 

 

Karmele JAio

Karmele Jaio

 

Karmele Jaio Eigurenek hiru ipuin liburu–Hamabost zauri,  Zu bezain ahul eta Ez naiz ni  – lau nobela -Amaren eskuak, Musika airean, Aitaren etxea, eta Maitasun kapitala eta poesia liburu bat, Orain hilak ditugu, idatzi ditu. Aitaren etxea nobelak Euskadi Saria jaso zuen 2019an, Amaren Eskuak liburuak sari ugari jaso ditu, besteak beste English Pen Award ingelesezko bertsioan, eta pelikula egin zen nobelan oinarrituta. Bere ipuinetan oinarrituta antzerki lanak egin dira eta hainbat antologietan argitaratu dira, adibidez, Best European Fiction 2017  eta The Penguin book of Spanish short stories antologietan. Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzulita daude.